viernes, 6 de noviembre de 2015

NEWTONEN 3 LEGEAK


Lehengo urtean Telmo Martinezekin, Jorge Idarretarekin eta Martin Gortazarekin lan bat egin genuen Fisikan.
Newtonen 3 legeak frogatu behar genituen:

  • INERTZI LEGEA: Berarengan eragiten duen indarrik ez badago, partikula oro abiadura konstantez higiko da erreferentzia sistema inertzialekiko.

  • INDARRAREN LEGEA: Objektu baten momentu linealaren aldakuntza, gorputz horretan eragiten duten indarren erresultantearen proportzionala da eta aldakuntza horrek, indar erresultantearen noranzkoa izango du.

  • AKZIO-ERREAKZIO LEGEA: Indar guztiak binaka gertatzen dira, eta bi indar hauek magnitude berdinekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute.




Newtonen legeak azaltzeko, lehengo urtean bideo bat Iñigo Amonarraiz, Mattin Otero, Natalia Uson, Xabi Marigil eta bostek egin genuen Fisikako ikasgaian.

Hiru legeak hauek dira: 
1- Inertzi legea

2-Dinamikaren  legea

3- Akzio-erreakzio legea

Material desberdinak erabili genituen. Adibidez, baloiak, soka, plastikozko edalontzi batzuk...