viernes, 6 de noviembre de 2015

NEWTONEN 3 LEGEAK


Lehengo urtean Telmo Martinezekin, Jorge Idarretarekin eta Martin Gortazarekin lan bat egin genuen Fisikan.
Newtonen 3 legeak frogatu behar genituen:

  • INERTZI LEGEA: Berarengan eragiten duen indarrik ez badago, partikula oro abiadura konstantez higiko da erreferentzia sistema inertzialekiko.

  • INDARRAREN LEGEA: Objektu baten momentu linealaren aldakuntza, gorputz horretan eragiten duten indarren erresultantearen proportzionala da eta aldakuntza horrek, indar erresultantearen noranzkoa izango du.

  • AKZIO-ERREAKZIO LEGEA: Indar guztiak binaka gertatzen dira, eta bi indar hauek magnitude berdinekoak dira, baina aurkako noranzkoa dute.




Newtonen legeak azaltzeko, lehengo urtean bideo bat Iñigo Amonarraiz, Mattin Otero, Natalia Uson, Xabi Marigil eta bostek egin genuen Fisikako ikasgaian.

Hiru legeak hauek dira: 
1- Inertzi legea

2-Dinamikaren  legea

3- Akzio-erreakzio legea

Material desberdinak erabili genituen. Adibidez, baloiak, soka, plastikozko edalontzi batzuk...

viernes, 23 de octubre de 2015

Youtube Bideoa

Bideo bat aurkitu gure iritziz oso interesgarria dela. ADN-az hitz egiten du, genetikaren iraganaz eta historiaz hitz egiten du.

viernes, 2 de octubre de 2015

GATTACA


 
Gattaca filma oso interesgarria iruditu zait, ez daude filma asko gai hau aztertzen dutenak. Gero aktoreak oso onak dira. Eta niri asko gustatzen zaizkit amodiozko filmak eta Irenek eta Jerome (Vincent) maitemintzen direnean pelikula gehiago gustatu zitzaidan. Gai interesgarria iruditu zait eta oso injustua ikusten dut Irenek ilargira ez joatea bihotz arazo bat izateagatik. Oso azkarra iruditu zitzaidan Jeromen nortasuna hartzen du.
 Link interesgarria:
Kaixo Gabriela Sistiaga eta Ainhoa Etxeberria gara. Ekintza ikastolakoak gara eta 1go Batxiller A-n gaude.